Ezpalak taldeak ‘Berandu’ single aurkeztu du, taldeak berriki argitaratu duen ‘Gatza’ diskoaren zati den kantua. Diskoa, aldi berean, beraien zigilu propioa den Patana Recordsen baitan argitaratutako lehena da.
‘Berandu’ abestiak taldearen alde zaratatsua eta fuzz-zalea haien alderik emotibo eta melodikoenarekin konbinatzen du. «Rock alternatiboko abesti epikoa da, bidea egiten nola jarraitzen dugun hizpide duena, bide hori zailtasunez beteta egon arren», azaldu dute taldekideek.
Eñaut Gaztañaga Ezpalak taldeko kideak ekoiztu, nahastu eta masterizatu du abestia Gaztain Estudioetan (Zestoa). Bideoklip berria, berriz, Alain Martinezek (Holyfire Studio) egin du.
Ezpalak rock alternatiboa egiten duen Zestoako taldea da, 2019an sortua. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira Ezpalak taldea osatzen duten musikariak. Beraien deskribatzen dutenez, «fuzz gitarren, psikodelia eta noise ukituen, riff indartsuen punk pirrintak, eta zergatik ez, baita nolabaiteko pop malenkonia ere» egiten dute.
Lau disko argitaratu ditu orain arte Ezpalak taldeak. ‘Ezpalak’ (2019), ‘Kolpatu topatu’ (2021) ‘Hortz aina hots’ (2022) eta ‘Gatza’ (2024).

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sospechan que el videoportero de Amazon, presente en Euskal Herria, pasa datos al ICE
