TTIP salatu eta elikadura burujabetza aldarrikatu dute
Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimenduak dokumentu bat aurkeztu zuen atzo «inolako legitimitate demokratikorik ez duen» TTIP akordioa salatzeko eta, horren ordez, elikadura burujabetza aldarrikatzeko.

Baserritarren Borroken Nazioarteko Eguna ardatz hartuta, Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimenduak gogor salatu zituen atzo AEBen eta Europar Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsioei buruzko Atlantikoaz gaindiko Hitzarmenak (TTIP-TAFTA) eta elikadura burujabetza aldarrikatu zuen.
Astigarragako Petritegi sagardotegia topaleku zutelarik, «ezkutuan eta inolako legitimitate demokratikorik gabe multinazionalak mesedetzen dituzten» akordioen ondorio negatiboak salatu zituzten baserritarrek. Izan ere, hitzarmen hauek baserritarrak «desagerraraztea» gerta litekeela adierazi eta horren aurka «desobedientzia zibila bultzatu behar dela» azpimarratu zuen Malu Egiluz Etxalde eta EHNE-Bizkaiko kideak.
Beste batek, bertan zegoen Maite Aristegi Amaiurreko diputatuaren «erreferendum» hitzak bultzatuta, «erabakitzeko eskubidea» aldarrikatu zuen. Etxalderen proposamenen artean, aldiz, hauek aipatu zituzten: «Autonomia eta transmisibilitatea, produkzioaren banaketa, naturarekin bat lan egin, tokiko garapena eta bertoko kontsumorako ekoizpena».
«Transgeniko eta hormonarik gabeko kalitatezko produktuak» ideiaren harira sortu zen unerik hunkigarriena. «Lurra zaintzen jarraituko dudala zin egiten dut», nabarmendu zuen Egiluzek Mikel Iribarren Itsasuko gazta ekoizlea eta Koldo Nabaskues EKA kontsumitzaileen elkarteko burua ondoan zituela.
EHNE ere TTIP itunaren aurka
EHNE ere bat dator TTIP itunaren aurka emandako argudioetan. Sindikatuak ohar batean azaldu zuenez, «bertako nekazaritza eredu, elikadura kalitate eta segurtasunerako erabateko mehatxua da akordioa».

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
