Itziarko Andutz taldeak azken saioa irabaziz segurtatu du Gipuzkoako txapela

Itziarko Andutz taldea sailkapeneko buru iritsi zen Gipuzkoako Ligako azkeneko jardunaldira, eta ondorioz bera zen lehiaketa irabazteko faboritoa. Hala, azkenean ez zuen hutsik egin, txapela eskuratzeaz gain, azkeneko jardunaldia ere irabazi egin baitzuen.
Amaierako saioa emozio handikoa izan zen, eta bukaeran itziartarrek irabazi zuten saioa, guztira 44 plaza, eta 0,22 metro egin ostean.
Taldeak binaka aritu ziren lanean, eta askotan gertatu izan den bezalaxe, atzetik aritu ziren taldeen lana izan zen onena; izan ere, bigarren postuan sailkatu zen Tarinak taldea Itziarkoekin batera aritu zen lanean. Horiek 43 plaza, 3 zinta eta 5,18 metro egin zituzten.
Hirugarren postua Mendaroko Tope Natxiok taldeak lortu zuen; 42 plaza, 2 zinta eta 3,14 metro egin zituzten, eta Berrobik, lehen jardunaldiko irabazleak, itxi zuen sailkapena, 42 plaza, zinta bat eta 6,19 metroko marka egin zuen.
Sailkapen nagusian, Itziarko Andutz izan da onena, txapela lortu eta guztira 13 puntu batuta. Bigarren postuan Mendaroko Tope Natxiok sailkatu da, 10 punturekin; hirugarren, Berrobi, 10 punturekin hau ere; eta laugarren eta azken, Debako Tarinak geratu da, 7 punturekin.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
