Iktusa «XXI. mendeko izurritea» da, aurrerapauso handiak eman diren arren
Nahiz eta gaixotasunaren prebentzioan aurrerapauso handiak eman diren, iktusak goranzko joera nabarmen eta jarraitua erakusten du. Izan ere, batzuek diote «XXI. mendeko izurrite bat» dela, mendebaldeko biztanleriaren zahartzea dela eta.
Prozesua hasten denetik igarotzen den minutu bakoitzeko burmuina kaltetzen doa era progresiboan, eta horrek diagnostiko azkar batez gain, kalteak konpontzen dituen tratamendu eraginkor bat eskatzen du.
Gaiaren inguruan mintzatzeko, Bilboko Achucarro Zentroak hitzaldia eskainiko du gaur, 19.00etan Bidebarrieta Kulturgunean. Jose Castillo Sanchez Neurologian katedradunak kalte neurologiko honen arlo nagusiez mintzatuko da, gaitza hobeto ezagutzeko aukera emateko.

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Sujets du jour
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Sujets du jour
ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Sujets du jour
Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Euskal Herria