GARA
DONIBANE LOHIZUNE

Presoen eskubideen aldeko martxa larunbatean, Donibane Lohizunen

Datorren larunbatean, abenduak 26, 18.00etan abiatuko da manifestazioa Luis XIV.a plazatik. Bagoaz kolektiboak jendarteari dei egin dio euskal preso politikoen eskubideen alde karrikara ateratzera. Deialdiak Donibane Lohizuneko elkartasun taldearen babesa jaso du.

Eguberrien bueltan urtero egin ohi den moduan, Bagoaz kolektiboak euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa antolatu du Donibane Lohizunen abenduaren 26rako. Deialdiak eskualdeko hainbat aurpegi ezagunen babesa jaso du, eta nabarmendu dutenez, elkartasuna «mugiezin diruditen edozein pareta» mugitzeko gai da eta «maitasuna ez da amaitu». Mobilizazioa, Luis XIV.aren plazatik abiatuko da, 18.00etan.

Aste honetan bertan iragarri du Bagoazek gutun-bidalketa kanpaina bat martxan jarri duela Christine Taubira frantses Justizia ministroari zuzendua. Dinamika hori indartzea da, hain zuzen, Lohizunen egin duten manifestazio deialdiaren helburuetako bat. Gutun horretan Taubirari eskatzen diote euskal presoak ekar ditzatela Euskal Herritik hurbilen dagoen espetxera (Mont de Marsango presondegira, Landetan). Gogoratu irail hasieran egindako adierazpenetan euskal preso politikoen Euskal Herriratze eskaerak «kasuz kasu» aztertzearen alde eta erabakiak instrukzio zereginei eragiten ez dienean «onartzearen alde» mintzatu zela frantses Justizia ministroa.

Euskal Herriratzeaz gain, beste eskaera bat ere egiten diote Taubirari gutunean: ez ditzala frantses espetxeetan dauden presoak estatu espainolera zigorra betetzera bidali. Izan ere, Europar Batasunak duela urtebete onartutako zuzentarau batek estatu kideei eskatu die beren lurraldean egindako lege-hausteengatik zigortuta dituzten atzerriko pertsonak haien jatorrizko estatuetara bidal ditzatela.

Lekualdatze hori egoera zuzenean pairatzen duenaren, alegia, atxilotuta dagoen pertsonaren, oniritzirik gabe egitea zilegi dute erakundeetako arduradunek. Estatu frantsesean giltzaperaturik dauden preso politikoen kasuan, estatu espainolean indarrean dagoen espetxe politikari so eginez, zuzentarauaren helburu aitortuen justu kontrakoa ekarriko luke lekualdatzeak: haien jaioterritik urrun sakabanatua izatea eta estatu frantsesean zigorra laburtzeko dituzten onura eta aukera guztien galera, zigorra osorik betetzearen politika baitarama aurrera Madrilgo gobernuak.

U9rekin bat

Atzo LAB sindikatuak eta ikasle munduko ordezkaritzak egin zuten gisan, hainbat eragile ari da babesa ematen urtarrilaren 9ko deialdiari. NPA alderdi antikapitalistak Bilboko eta Baionako manifestazioetara «erruz biltzeko» eskatu du bi estatuek elkarrizketari «muzin egiten» dioten honetan ezinbestekoa delako «herri mobilizazioa».

EH Bai mugimenduak, bere aldetik, «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko eskatu dio Taubira ministroari. Sakabanaketa amaitzeko, gaixo larriak askatzeko, baldintzapeko askatasunak onartzeko eta preso eta iheslarien itzulera aldarrikatzeko urtarrilaren 9an kalera atera beharra dagoela nabarmendu du. Giza Eskubideen Defentsarako Euskal Herriko Batzordeak eta Ipar Euskal Herriko Abokatuen Sindikatuak ere bat egin dute deialdiarekin, «bidezko bakea lortzeko eragozpenetako bat» egungo espetxe politika dela azpimarratu ostean.

Ibon Esteban e Iker Agirre, en libertad

El iruindarra Ibon Esteban abandonó ayer la prisión de Villabona, en Asturias, donde le esperaban sus allegados para acompañarle en el camino de vuelta a Euskal Herria. Condenado inicialmente en la Audiencia Nacional a seis años de prisión junto a otros 27 jóvenes por su pertenencia a la organización juvenil Segi, la condena fue rebajada a dos años por el Tribunal Supremo.

Esteban fue detenido junto a Igarki Robles y Aiala Zaldibar en el muro popular levantado por cientos de personas en Gasteiz contra la detención de los jóvenes. A principios de noviembre fueron puestos en libertad Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Marina Sagastizabal, Xabat Moran y Aiala Zaldibar, tras la sentencia de absolución del Supremo. Esta misma semana fue puesta en libertad la gasteiztarra Ainhoa Villaverde.

Por otro lado, también Iker Agirre, natural del barrio Uribarri de Bilbo, quedó en libertad en la mañana de ayer. Detenido en Girona en julio de 2007, ha cumplido íntegramente la pena de ocho años de prisión a la que fue condenado. Agirre se encontraba encarcelado en Sevilla.

Coincidiendo con la celebración del tradicional mercado navideño de Santo Tomás, Etxerat ha convocado manaña una concentración frente al Ayuntamiento de Bilbo con el lema “Santo Tomasetan ere etxean nahi ditugu”, a las 13.00.GARA