Olentzero
Tipo handi bat gauez sartzen da etxe bateko lorategi handian. Zaku handia darama bizkarrean. Txakur zaindaria atzetik etortzen zaio, baina ihes egitea lortzen du etxeko leiho batetik dorpeki sartuz. Iluntasunean mugitzen da, etxeko apaingarri eta altzariekin han eta hemen trastabilatuz. Azkenean helburua lortzen du, egongelan dagoen arbola apainduan opariak utziz. Irribarrea. Papa Noel txapelduna da, hau da, ETBren Olentzeroa. Itxuraz Olentzero, izaeraz Papa Noel. Izan ere, azken urtetan gure imajinarioa inbadituta dugu telesail eta film estatubatuarren iruditeriarekin. Kontsumoaren merkatuak bere ikusmoldea, estetika eta etika ezartzen dizkigu ia oharkabean. Olentzero groteskoa, mozkorra, zikina, zarpaila, irudi telebisiboak eta publizitarioak eraldatu dute. Lagun batek zioen laster, Papa Noelekin bezala, Coca Colak Olentzeroren jantzia aldatuko duela ere.
Horren aurrean nahiago dut Pio Baroja berak, txikia zelarik, Donostiako etxean Olentzeroren gainean entzundakoa: «Etxeko neskameak esaten zigun mutiko zikinak, garbitu eta orraztu gabe ibiltzen zirenak, zorriak izateraino, Zurriolako hondartzara eramaten zituztela, txirikorda bat egiten zieten tximekin eta Onentzarok [sic] hondarretik eramaten zituen arrastaka itsas barnerantz». Eskatu opariak honi; honek ez du txakurra atzetik izango.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
