Kultura, bizikidetzan eragiteko giltzarria

Bizikidetza. Horixe da Donostia 2016k barnean hartzen dituen dozenaka proiektuei zentzua ematen dien hitza. Kultura bizikidetzaren sinonimo bilakatuko zaigu datozen 365 egunotan eta Gipuzkoako hiriburutik irtengo diren ekimenek hura izango dute abiapuntu eta helburu: ondokoarengana hurbildu, esateko duena entzun, ulertzen ahalegindu eta norabide berean arraun egiteko gonbidapena da.

«Eta hik zer?», ezagutzatik ulermenerako ibilbidea

Amalur ARTOLA |

Bestearen lekuan jartzeak errealitate ezberdinen ezagutza dakar, ezagutzak ulermena eta hausnarketa, eta, osagai horiek guztiak egostetik eratorri ohi da bizikidetza. Antzerkia ideia hori lantzeko erabil litekeela sinetsita antolatu dute Baketik-etik “Eta hik zer?” antzerki foruma. Antzerki parte-hartzailea da egitasmoaren oinarria. «Metodo hau Brasildik inportatua da. Bertan teatro do oprimido edo zapalduen antzerkia deitzen diote eta guk euskal gizartean azken hamarkadetan bizi izan diren eta gaur egun ere bizi diren sufrimendu ezberdin horien kudeaketarako erabili nahi dugu; gatazkek bakoitzari neurri handiagoan edo txikiagoan utzi diguten motxila hori deskargatzeko», azaldu du proiektuko ordezkari Olatz Prat-ek.

Sei eszenaz osatutako antzezlana da “Eta hik zer?”. Eszena bakoitzaren atzean bizikidetzan talka eragin dezakeen egoera edo gatazka bat irudikatzen dute antzerki forumen alorrean esperientzia duten May Gorostiaga eta Elena Aranbarri antzezleek eta, lehen zati honetan, ikuslearen lana eszena horietan gertatzen dena barneratzea da. «Ohiko egoerak dira, bizilagunen artean izaten diren istiluak, ezinikusi edo gaizki ulertuak esaterako... Eszena batean eskolako atarian gurasoen arteko ika-mikak islatzen dira, Gabonetan etxe askotan pentsamendu ezberdineko jendea elkartzen denean sortzen diren liskarrak edo nola askotan kontu politikoak tabu bilakatzen diren...», argitu du Pratek. Antzezpenak «gatazkaren puntu gorenean» amaitzen dira, eta, antzerki forumaren bigarren zatian, ikuslea antzerkiko partaide bilakatzen da: «Hori ikustean izan dituzten sentipenez hitz egiten dute, pertsonaiez, beren burua islatuta ikusi duten edo ez... Helburua egoera hori desblokeatzen saiatzea da. Argi dugu bizitza ez dela Disney-ren film bat eta gatazkak konpontzea ez dela erraza, baina denon artean pauso txikiak eman ditzakegu egoera zail horiek desblokeatze aldera. Hori da metodo honen alderdirik politena».

Urte arrakastatsua

Antzerki foruma aurten abiatu dute eta 2016 osoan zehar izango du jarraipena. Orain arteko saioek «harrera oso ona» izan dutela ziurtatu du Pratek. «Hasieran jendeak zertara datorren oso ondo ez badaki ere, segituan sartzen dira jokoan eta giro oso proaktibo eta intimoak lortu izan dira. Benetan nabaritzen da askotan gauzak barruan gordetzen ditugula ez zaigulako galdetzen ea zer sentitzen dugun egoera jakin baten aurrean eta, orduan, jendeari ‘zer sentitu duzu?’ galdetzen diozunean, sentipen horiek iturri batetik bezala irteten dira», azaldu du.

Antzerki forumeko saio irekiak 2016 Gunean egiten dituzte eta hor nahi duenak eman dezake izena. Eskatuz gero, talde itxiekin ere aritzen dira: «Guraso elkarteetatik, erretiratu taldeetatik eta abar deitu izan digute eta kasu horietan gai batzuk lantzen ditugu gehiago, interesen arabera». Baldintza bakarra 8-40 parte hartzaileko taldea osatzea eta 50 metro karratuko espazioa ziurtatzea da.

Ahozkotasuna eta transmisioa jaialdi bihurtuta

A.A. |

Ez da berria “Europa bat-batean” proiektuak dakarren proposamena. Badira hogei urte bertsolariek nazioarterako jauzia egin eta kantu inprobisatuaren bestelako aldaerak ezagutzeari ekin ziotela eta, Donostian bertan, 2003an “Ahozko inprobisazioa munduan” izeneko nazioarteko topaketak izan ziren, Bertsozale elkarteak antolatuta. Harrezkero bertsolariak atzerrian ibili badira ere, Euskal Herrian ez da halakorik antolatu.

Hiriburutzak ekimen berritzaileak ekartzeaz gainera dagoeneko bazeudenak ere ekarri ditu altzora eta hala gauzatuko da, uztailaren 9tik 16ra bitartean, “Europa bat-batean” kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa. Donostia 2016 eta Mintzola fundazioak antolatuta, nazioarteko hainbat ordezkari bilduko ditu topaketak, besteren artean sardiniarrak, kurduak, galiziarrak, kanariarrak, katalanak, galestarrak, austriarrak eta poloniarrak. «Eta, noski, bertsolariak ez dira faltako», ziurtatu du Esti Esteibar antolatzaileak.

Topaketa «koloretsua» izango dela baieztatzeaz batera, ekimenak irauten duen artean arratsaldero Donostiako txoko ezberdinen batean ekitaldiren bat izango dela iragarri du, «helburu nagusietako bat jendarteak bat-bateko kantuaz gozatzea baita». Topaketari amaiera uztailaren 16an emango zaio Kursaalen eta, bertan, topaketan parte hartu duten nazioarteko ordezkari guztiak izango dira. «Baina ez ditugu kantuan bakarrik nahi, adierazpide bakoitzaren ezaugarrietan sakondu nahi dugu», ziurtatu du Esteibarrek, eta EHUko Udako Ikastaroetan ere lekua izango dutela baieztatu du. Bertan, transmisioa, hizkuntza gutxituak eta ahozko tradizioa izango dituzte hizpide.

El sueño es empaparse de cultura también en 2017

A.A. |

Fernando Bernués lo tiene claro: la Capitalidad es una gran oportunidad para que la cultura, y los agentes culturales de Donostia y toda Gipuzkoa, muestren su valía y empapen el territorio de cultura; de ilusiones, de fuerza, de sueños. «Yo siempre digo que en Donostia lo que nos hace falta es hacer el tránsito de ciudad de la exhibición a ciudad de la creación; consumimos mucha creación externa pero creamos poca», afirma Bernués, y opina que propuestas como “Sueño de una noche de verano”, comedia escrita por William Shakespeare que ahora presentan como producción escénica, puede servir para que «los creadores nos encontremos e intentemos hacer algo en común con los recursos de los que disponemos. Tal vez esto pueda servir para intentar hacer una pieza excepcional, de una cierta envergadura, cada dos años», asegura el director y productor guipuzcoano.

“Sueño de una noche de verano” se presenta como una propuesta escénica multidisciplinar que aúna teatro, danza, música e incluso gastronomía, y que Bernués describe como «una gran fiesta». «El público asistirá como invitado a la boda de Sir Thomas Berkeley y Elizabeth Carey, se hará una cena en el parque Cristina Enea y cuando se haga de noche se recorrerá el parque. Las localizaciones de este parque no son todo lo conocidas que debieran ser y creo que el verdadero interés de este proyecto reside en la utilización pública y artística de un espacio público en el que habitualmente no se dan muchas propuestas escénicas». La representación se realizará durante los días 21 y 24 de junio, coincidiendo con el solsticio de verano.

Adelanta que en esta noche tan especial participarán el coro Easo, el grupo de danza Kukai, varios músicos de jazz, bailarines de diferentes esferas y el Basque Culinary Center, entre otros. «Incluso les hemos pedido a los bomberos que hagan un fuego en vez de apagarlo», adelanta Bernués, y asegura que para configurar la instalación han recorrido el parque «50.000 veces. Ha sido un trabajo laborioso pero la adaptación está ya hecha, la escenografía y los diseños de vestuario también, y nos quedan la construcción y los ensayos», que preven iniciar en abril. «A mí lo que me importa sobre todo es que convirtamos el parque en un espacio maravilloso de uso público y cultural y, más allá de la fiesta que se ha elegido, que sirva como punto de encuentro de muchos agentes en torno a la creación, que creo que es algo que nos falta, y quedarnos con la sensación de que podemos pintar un lienzo entre todos. Tenemos pocas oportunidades de que haya marcos así que superen a las propias dinámicas de cada uno; la Capitalidad permite ese encuentro, y ojalá el legado sea que queden ganas de hacer más», se reafirma.

Boga-boga, iragana ezagututa etorkizuna eraikiz

A.A. |

Euskaldunek itsasoarekin izan duten harremana gizarteratzea da Albaola Itsas Kultur Faktoriaren helburua eta, bide horretan, Euskal Herriko itsas ondarearen isla izango da 2016 osoan zehar garatuko den Itsasgileak programa. Albaolako zuzendari Raul Perezek azaldu duenez, kultur proposamen ezberdinek osatzen dute Itsasgileak, hasi antzerkitik, pasa erakusketatik eta kontzertuetaraino. Programa urtarrilean bertan abiatuko dute, Astrolabiumen “Eh, petrel!” antzerkiarekin batera. «Julio Villar eskalatzaileak mendian istripua eduki eta, nabigazioaz ezer ez bazekien ere, belaontzi batean munduari bira ematea erabaki zuen. Lau urte eta erdi eman zituen itsasoan, orain 40 urte», azaldu du Albaolako zuzendariak. Estreinaldia igande honetan, urtarrilak 3, izango da Albaolan bertan, 18.00etan.

Abuztua hil garrantzitsua izango da. Batetik, Easo koru donostiarrak eta Ternuako beste batek itsasoarekin eta baleekin lotutako abestiak kantatuko dituzte eta, bestetik, “Euskal baleazaleak” kontzertu berezia eskainiko dute koru batek eta haize boskote batek, Gabriel Loidiren zuzendaritzapean. «Agustin Arrazola narratzaile gisara ariko da eta, abesbatzarekin batera, Ternuara joaten ziren arrantzaleen bizipenak kontatuko ditu. Kontzertura joaten direnek jende hau nola bizi zen ezagutzeko aukera izango dute», azaldu du Perezek.

Idien karabana

Albaola “San Juan” baleontziaren berreraikitze lanetan ari da eta bide horretan beste lurralde batzuekin izan dituzten harremanek ere hartuko dute lekua. «Garai batean eraikitzen zen modua errespetatzeaz batera materialak ere jatorrizkoak izatea nahi dugu eta, garai hartan, Burgosetik ekartzen zuten alkitran berezi batekin margotzen ziren ontziak. Materiala handik hona idiek tiratako gurdien bidez ekartzen zuten eta guk ibilbide hori ere berreraiki nahi izan dugu», azaldu du Perezek. Hala, irailaren hasieran Burgosetik irten eta 26 egunen bueltan iritsiko da Pasaiara idien karabana berezi hau.

Honekin lotuta, alkitranaren produkzioaren, garraioaren eta baleontziek Ternuara egiten zuten bidaiaren gaineko erakusketa jarri dute ikusgai Burgosen eta Donostiara 2016ko bigarren seihilekoan iritsiko da, ekainetik aurrera. «Itsas ondareari garrantzia ematea eta gizarteratzea da osatu dugun proposamenaren helburua. Gizartea gonbidatu nahi dugu euskal kostaldearen iragana ezagutzera eta Hiriburutza horretarako espazio egokia izan daiteke», baieztatu du Albaolako zuzendariak.