Ongietorria egiteagatik Auzitegi Nazionalera deitu izana gaitzetsi dute Amaran
Joan den abuztuan, Sergio Garcia amaratarra aske gelditu zenean, auzoan prestatutako harrerarengatik deklaratzera deitu dituzte bost lagun.

Hogeita lau urte espetxean eman eta gero, 2015eko abuztuan, Sergio Garcia amaratarra aske geratu zen. Egun horretan bertan, auzora iristean, senide, lagun eta bizilagunek harrera egin zioten. Bertan egoteagatik, bost donostiarrek Madrileko Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute bihar, «terrorismoari gorazarre» egitea egotzita. Herritar talde batek argi utzi zuen atzo «elkartasuna ez dela delitua» eta elkarretaratzea deitu dute biharko, 19.00etan, Easo plazan.
«Sergio Garcia gure auzokidea da, gure laguna, gure senidea. Gure auzoko kaleetan hazi da, auzoaren parte izan da, eta auzoaren parte izaten jarraitzen du. Preso hartu zutenez gero, gertu-gertutik bizi izan dugu dispertsioak eta espetxe-politikak berari eta bere gertukoei eragin dien sufrimendua», azaldu zuten agerraldian. Eta zera gaineratu: «Nola ez dugu ospatuko, orduan, Sergiok askatasuna berreskuratzea? Nolatan ez gara poztuko, eskubide urraketa hori guztia atzean utzi duela ikustean?».
Euskal presoek bizi duten eskubide urraketaren aurrean, elkartasuna sentitu eta adierazten dutela agertu zuten, eta bost herritarren inputazioaren aurrean, ozen aldarrikatu zuten gisa honetako errepresio ekintzek ez dutela elkartasuna eta maitasuna isilaraziko.
Lorentxa Guimonen alde
Bestalde, Piarres Larzabal kolegioko langileek “Lorentxa etxera” lelopean bertze elkarretaratze bat eginen dute bihar, 18.00etan, Ziburuko biribilgunean. «Lorentxa Guimon euskal presoari legea neurri baztertzailerik gabe aplikatua izan dakiola eskatzen dugu: gaur baldintzapeko askatasunean litzateke epaileak hala erabakirik eta legeak hala dioelako, prokuradoreak (beraz gobernuak) dei egin izan ez balu», adierazi zuten.
Lorentxari eta ikastegian eskolatua den bere 13 urteko alabari «sostengua ekarri» nahi diete «bihotz-bihotzez».

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
