Ingrid Fliter piano-jotzailea Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin arituko da

Ingrid Fliter pianista estreinakoz arituko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin. Gaur hasi eta hilaren 18a bitartean EOSek abonu denboraldiko laugarren kontzertu-programa emango du lau hiriburuetan. Fliterrek Ravelen “Piano eta orkestrarako kontzertua Sol maiorrean” interpretatuko du. “Antzinako Greziatik jazzeraino” izenburupean, programa osatuz, haren maisu Faureren “Pavane” eta Ravelen beraren “Daphnis eta Chloe” balleta entzun ahal izango dira.