BESTE LANGILE BAT HIL DUEN PREKARITATEA GAITZETSI DUTE

Astelehenean 55 urteko Mario L.C. Balmasedako langile autonomoa hil zen Barakaldon, bosgarren pisuan zegoela, aldamio batetik erorita. Iragan ostegunean, Otxandion,
41 urteko Jose Saladino lemoarrak galdu zuen bizia lan istripuan. Urtearen lehenbiziko hamaika egunetan bi langile hil dira eta horren arrazoia «prekaritatea» da atzo Barakaldoko Bide Onera plazan bildu ziren ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuen arabera. Azaldu zutenez, jendartearen «gaitza» da, «egoera penagarria eta onartezina». Leire Heredia ELAko Osasun arduradunak gobernuei galdetu zien ea lan politikak erabat aldatuko dituzten. Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

Sujets du jour
«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Monde
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Culture
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Monde