GARA
BILBO

Independentistak sareak topaketa irekiak egingo ditu, etzi, Lakuntzan

Independentistak sareak topaketa irekiak egingo ditu datorren larunbatean, urtarrilak 16, Lakuntzan. Xedea egitasmoa sortu zenetik igaro diren sei urteotan burutu duen lanaren balantzea egin, egungo egoera sakon aztertu eta euskal mugi- mendu independentistak aurrera begira garatu behar duen estrategia eta lan ildoak ondo zehaztea da. Horrez gain, aur- tengo lan plangintza ere finkatuko dute bildutakoek.

Topaketak 9.45ean abiatuko dira Lakuntzako kultur etxean, eta 13.00ak aldera bukatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Tarte horretan, Independentistak sarearen ibilbidea, lorpenak eta gabeziak, mugimendu independentistaren erronkak eta heldu diren hilabeteetarako egitekoak jorratuko dira.

Babesa Kataluniako akordioari

Bestetik, Independentistak sareak oharra igorri du Katalunian JxSi eta CUPen artean izandako akordioa txalotuz, eta babesa emanez. «Euskal Herriko ge- hiengo sozial zabalak poz handiz hartu ditugu Kataluniatik iritsi zaizkigun berriak eta gure elkartasuna eta konplizitatea eskaintzen diogu herri katalanari, eurak egiten ari diren bidea geure bidea ere badela sentitzen dugulako», adierazi du sareak, eta horrekin batera nabarmentzen du «elkartasun adierazpenetatik harago, kataluniar prozesuarekin bat egin eta haren aurkako erasoei, Euskal Herritik ere, geure aurkakoak bailiran erantzuteko garaiak» datozela.