Garik «Gaizki moldatzen dira» estreinatuko du asteartean

“Gaizki moldatzen dira” ikuskizuna eskainiko du datorren astean Arriagako Gelatxoetan Garik (20.00). Iñigo Astiz kazetari eta idazlea eta Oier Larrañaga piano jotzailea lagun izango ditu. Garik ez du sorkuntza lanaren xehetasunik eman, baina emanaldi «ederra eta oso berezia» agindu du.