Lan harremanetan «aldaketa sakona» behar dela adierazi du Larrañagak (Confebask)
EAEko ekonomia aurten %2,6 haziko dela eta lan harremanetan «etengabeko norgehiagokatik kolaborazio eta elkarren arteko konfiantzara» pasatu behar dela adierazi du Confebaskeko presidenteak.
Roberto Larrañaga Confebask patronaleko presidenteak aurtengo lehen idatzia argitaratu zuen atzo bere blogean. “2016: Año 1” titularpean (2016: 1. urtea), Euskal Enpresarien Konfederakuntzak urte honetarako ekonomia arloan zer ikuspuntu duen azaldu du eta lan harremanetan «aldaketa ezinbestekoa» dela azpimarratu du.
Arlo ekonomikoari dagokionez, aurten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) barne produktu gordina (BPG) %2,6 igoko dela espero du euskal patronalak, «hirugarren urtez jarraian hazkundea izango da», eta, honekin batera, Gizarte Segurantzan 18.000 afiliatu egongo direla aipatu zuen Larrañagak.
Nahiz eta baikor agertu, 2016 «ziurgabetasun karga handiarekin» hasi den urtea dela adierazi zuen, gehienbat, abenduko hauteskundeen ostean Estatu espainolean Gobernua osatu gabe jarraitzen dutelako eta «nazioarteko testuinguruak aldakorra» izaten jarraitzen duelako.
Dena den, «gure ekonomiarekiko kanpoko elementuak» eta «kontrolatzen ez ditugunak» direla gaineratu zuen.
Badu ikusten, ordea, «gure esku», epe ertain eta luzera begira «garrantzitsua» eta «anbizio handiagokoa» den gai bat: «lan harremanen aldaketa sakona enpresa barruan. Etengabeko norgehiagokatik kolaborazio eta elkarren arteko konfiantzara».
Alemaniaren eta beste estatu batzuen lan harremanen eredua ipini zuen Roberto Larrañagak; izan ere, mundua, ekonomia eta enpresak «ez dira duela 30 urte ziren bezalakoak». Zentzu horretan, EAEn enpresa batzuk eredu hori ezartzen hasi direla aipatu zuen, «oso emaitza onekin, gainera», azpimarratu zuen.
Confebaskeko presidenteak dioenez, berebizikoa da langile guztiak «proiektu bateko partaide» sentitzea, enpresaren «kudeaketaren gardentasunaren bidez». Enpresa kulturan aldaketa eskatzen du horrek, Larrañagaren ustez, baina kritika gogorra egin zien zenbait sindikaturi.
ELA eta LABen izenak aipatu gabe, euskal enpresariek «saiatzeko asmoa» dutela esan zuen, bain sindikatu batzuek «entzungor egin edo zuzenean errefusatu» egiten dutela azpimarratu zuen.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
