Miren Garateren proiektuak irabazi du Tene Mujika saria

Miren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi du Tene Mujika beka, azken urteotako ekonomi krisiak dituen eraginak kontatu nahi dituen egitasmoarekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako bekak.