ANTZINAKO BASERRI BAT IA ERABAT SUNTSITU DA UZTARITZEN

Uztaritzeko Ibarragerekobordan baserri bat erre zen atzo. Agidanez, sutea tximinian sortu zen. Suhiltzaileek 6.20an jaso zuten abisua eta herrikoez gain, Senpere, Angelu eta Kanbokoek ere –orotara 27– parte hartu zuten itzaltze lanetan. Suak antzinako baserrian eragindako kalteak handiak izan ziren eta 300 metro dituen teilatua erabat suntsitua geratu zen. Usansolon ere sute batek kalte handiak eragin zituen Gorosibai kaleko etxebizitza batetan, eta lau lagun artatu zituzten kea harnastegatik. IIsabelle MIQUELESTORENA