GARA
DONOSTIA

Bertan esan beharrekoa esana duela iritzita, EH Bildu ez doa Zarzuelara

«Espainiako erregeari esan beharreko guztia esan genion duela lau urte; eta ikusi dugu zein izan den erantzuna. Oraindik zain gaude». Aurrekariak ikusita, EH Bilduk Zarzuela jauregian zuen hitzordura ez joatea erabaki du, errege espainolak «ez duelako ez entzun ez ikusi nahi herri oso baten borondatea». Marian Beitilarrangoitiak eta Onintza Enbeitak erabakiaren berri eman zuten atzo, eta nabarmendu zuten ez direla «Espainiako erregearen menpeko».

EH Bildu ez da Espainiako errege Felipe Borboikoarekin gaur Zarzuela jauregian hitzartuta zeukan bilerara joango, Marian Beitialarrangoitia eta Onintza Enbeita koalizio abertzaleko diputatuek atzo Donostian izandako agerraldian esan zutenez.

Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen osteko bilera erronda egiten ari da errege espainola talde parlamentario guztietako ordezkariekin, baina EH Bilduk, aurretik ERCko kideek egin bezala, ez joatea erabaki du. Beitialarrangoitiak eta Enbeitak nabarmendu zutenez, monarkiaren instituzioa espainiar Estatuaren «izaera antidemokratikoaren ikur gorena» da. «Garai ilunen berme. Juan Carlos I.a, Felipe VI.a... izan diren eta izango diren espainiar erregeek funtzio eta zeregin garbia dute: Estatuko herriei beren etorkizuna libreki erabakitzeko bidea ixtea», adierazi zuten hautetsi independentistek.

«Hauekin alferrik da»

Duela lau urte, Amaiurreko ordezkariek Espainiako erregearekin zuten hitzordura joatea erabaki bazuten ere, oraingoan ez dira joango, eta hartutako erabakia honelaxe arrazoitu zuten atzo. «Espainiako erregeari esan beharreko guztia esan genion duela lau urte: Euskal Herria errespetatzeko, euskal herritarrei bere eskubideak ez ukatzeko, gure burujabetza ez gehiago hausteko. Esan genion busti zedila herri honentzako normalizazio eta bake bidean. Eta ikusi dugu zein izan den erantzuna. Oraindik zain gaude». Gaineratu zutenez, «ez gara Espainiako erregearekin elkartuko, ez duelako ez entzun ez ikusi nahi herri oso baten borondatea. Hauekin alferrik da, eta frogatuta gelditu da».

Izan ere, erregea aldatu bada ere, denak bere horretan jarraitzen duela uste du koalizioak. «Estatuak, gaur, ez du inolako eskaintzarik Euskal Herriarentzat, edo duen eskaintza ez da demokratikoa», salatu zuten, gaineratuz eurak ez direla «Espainiako erregearen menpeko sentitzen», eta ez daudela «Espainiako erregearen menpeko gisa jokatzeko prest».

«Indar aurrerakoi eta subiranista moduan, gure herriaren eta herritarren burujabetzaren defentsan lanean jarraitzeko konpromiso tinkoa hartua dugu, eta bide horretan egingo dugu lana Madrilen», azaldu zuten bi diputatuek, gaineratuz herri honen baliabideak ez direla «familia borboniko baten gutiziak ordaintzeko; herri justuago bat eraikitzeko» baizik.

EH Bildu, ERC e IU se registran como grupo conjunto en la Cámara

ERC, IU y EH Bildu han presentado en el registro del Congreso una propuesta para formar un grupo parlamentario conjunto. En el escrito, al que ha tenido acceso GARA y que ahora tendrá que ser avalado por la Mesa del Legislativo, se recuerda que los tres partidos superan el límite mínimo de cinco diputados y alcanzan el 6,93% de los votos en todo el Estado, por encima del 5% que exige el reglamento.

En la propuesta de grupo se designa como portavoz al diputado de ERC Joan Tardá, y como portavoz adjunto a Gabriel Rufián, también del partido republicano, que encabezaba la candidatura al Congreso.

A este respecto, fuentes de IU citadas por la agencia Efe indicaron ayer que se trata de una oferta para un grupo parlamentario «técnico, no político» que les permitiría votar y presentar iniciativas por separado. No es la primera vez que ERC e IU forman un grupo conjunto, ya que en 2008, con Gaspar Llamazares, configuraron un grupo técnico similar al acordado ahora, en este caso con la suma de la coalición abertzale. En los últimos días, IU había explorado la posibilidad de formar grupo junto a Compromís, en el caso de que la marca con la que concurrió Podemos en la Comunidad Valenciana, no consiga uno propio.

La Mesa del Congreso, que se reunirá mañana y en la que PP y C’s suman cinco de nueve miembros, decidirá si esas propuestas se ajustan al reglamento de la Cámara. GARA