Hegazti gripea ustiategi handien alde egiteko darabiltela salatu dute

Modef familia ustiategien defentsarako mugimenduak deituta eta ELB sindikatuaren babesarekin, 700 manifestari –antolatzaileen arabera– bildu ziren atzo Mont de Marsanen (Landetan) hegazti gripeari aurre egiteko Gobernuak hartutako erabakiek «sektoreko ekoizle handiei mesede eta txikiei kalte» egiten diela salatzeko.
Nekazaritza Ganberaren atarian batuz hasi zuten protesta eta prefekturan bilera eginez burutu zuten. ELBren ordezkaritza bat han zen.
«Osasun hustuketa» neurriak, txandan-txandan sei hilabetez ekoizpen kate osoa gelditzea agintzen duenak, ustiategien kontzentrazioa eragingo duela ohartarazi dute, «txikiek ezingo dutelako biziraun». Neurria 18 departamendutara hedatuko duela jakinarazi du, gainera, Parisek.
Dekretua ustiategi handien neurrira idatzitakoa delakoan daude, «horiek esportatzen segi dezaten ziurtatzea» duelako helburu «sektorearen gehiengoaren, baserritarren eta kalitatezko ekoizpenen bizkar».

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
