Mendi martxa egingo dute Santimamiñera bihar, Astraren 10. urteurrenaren harira
Hamar urte bete dira aurten Gernikako Astra lantegia bertako hainbat auzokidek kultur esparru herrikoi bilakatu zutenetik, eta urteurren hori ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte hilotarako. Horien artean dago bihar Santimamiñera egingo duten mendi martxa.
Antolatzaileek iragarri dutenez, hitzordua 9.00etan da Astran bertan, handik hasiko baita martxa, eta asmoa bi orduan, 11.00ak aldera, Santimamiñera iristea da, han hamaiketakoa egiteko. Ordu erdiren bueltan, gosea baretuta, atzera Gernikarako bidea hartuko dute parte-hartzaileek.
Irati Andaren hitzaldia
Biharko egitaraua, dena den, ez da goizean bukatuko, arratsaldeko seietan hitzaldia emango baitu Irati Anda eskalatzaileak bere kirol ibilbidean bizi izandako esperientzien gainean.
Hitzaldia ere Astran izango da, eta leku horretatik bertatik abiatuko da 20.00etan «bertsobatukapoteoa», egunari bukaera bikaina emateko helburuz.
Edonola ere, esan bezala, aurreko eta datozen egunetan egitarau mardula dute Astran. Iragan larunbatean, adibidez, 130 bat pertsona batu ziren bertan afaltzera, hamargarren urteurren honetan lanean dabiltzan guztien omenez. Heldu diren egunetan, berriz, bertso eskola eta batukada tailerrak, yoga ikastaroak, swing ikastaroak eta beste egingo dituzte gernikarrek duela hamarkada bat biziberritu zuten eraikinean.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
