Ostrazismoa
Denetik probatu duzu, esan diozu bera baino «hobeak» diren haur horiek ere baldar samarrak direla, ez direla inoiz Realera iritsiko, eta berak badituela beste bertute garrantzitsuago batzuk; esate baterako, margotzeko abilidadea. Baina ezer ez zaio kontsolagarri: futbolean besteak baino okerrago moldatzen da, eta jada ez da txiki-txikia zenean bezala, baloia derrepente, demagun, planeta bat bilakatu zitekeen garaia. Ez, jada nor bere ezintasunez jabetzeko adin terriblean sartu da, eta magia hutsez Merkurio bilakatu zitekeen baloia aldaezina da, ez dio fantasiari lekurik uzten. Baloia baloi hutsa da dagoeneko, baloiaren diktadura errukigabean.
Zeuretzat ez luke behar arazo handia, zeu ere ez baitzinen ibiltzen, eta helduaroko bizitza kontzientean, futbolaren kontrakoen artean egon izan zara. Gogoan duzu jolas-garaian futbolaren tiraniak ezarritako bazterkeria, futbolak (beste) haurren artean sortzen zituen lotura gero eta sendoagoen erosotasunetik kanpo geratzea zer zen. Eta badakizu, ez ikusiarena egiten saiatu zaren arren, orain zure semeari egokitzen zaiola trantze horretatik pasatu beharra. Horregatik, arratsalde batez, zeure burua deskubritu duzu, zeure semeari (gustatzen ez zaizun, gustatzen ez zaion) futbola irakasten. Zeure printzipioak alde batera uzteko gai zara; hobe hori, zeure semea ostrazismoan ikustea baino.

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
