Ama
Barandiaranen bildumatik ezaguna nuen “Kukubiltxo” ipuina. Egun batean ordea, ipuinen gainean hitz egiten ari ginela, amak txikitan oso maite zuen ipuina kontatu zidan, zein eta, Kukubiltxorena. Gure amona azkoitiarrak kontatzen omen zien. Harrituta gelditu nintzen kantak hamaika entzuna bainizkion, baina ipuinik ez. Barandiaranen bilduman agertzen den bertsioa Pedro Sodupek jaso zuen Azkoitian 1920. urtean, hain zuzen gure amonak Errenteriara eraman zuena. Baina urte dezente pasatu behar izan ziren nik amaren ahotik entzuteko. Katea, zorionez, ez zen erabat apurtu.
Asteburuan, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira, Euskal Pen Klubak antolatutako ekitaldien artean, Garabide elkarteak ekoitzitako “Beltzean mintzo” dokumentala ikusi genuen, Ameriketako jatorrizko hizkuntzen indartze lanetan diharduten hainbat lagunen gogoetekin. Zioten hizkuntza transmititzea ez dela bakarrik hitzak irakastea, mundu bat transmititzea baizik, dena loturik dagoela. Kitxua, aimara eta enparauen hitzak arras ezagunak zitzaizkidan, euren hizkuntzaren desagertze arriskuak, transmisio eteteak eta bestelako arazoak neronek ezagutuak baitira.
Ipuinak etxetik jaso dugun gure hizkuntza txikiagotuan kontatzen ditugunean, ez dira hitzak bakarrik ekartzen ditugunak, kate luze baten segida baizik. Ez dadila Kukubiltxo gal.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
