Garapen Agentzia berrindustrializazio bulego bihurtzea nahi du EH Bilduk
Arabako ehun industrial bideragarri eta jasangarria lortzeko asmoz, Araba Garapen Agentzia berrindustrializazio bulego bihurtzeko proposamena egin du EH Bilduk. Arriskuan dauden enpresei laguntzeko aholkularitza bulego bat izan behar duela adierazi du.

Aurtengo aurrekontuen akordioan jasota zegoen bezalaxe, Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramaile Kike Fdez. De Pinedok prentsaurrekoa eskaini zuen atzo, Gasteizen, koalizioak Foru Gobernuari egindako proposamena azaltzeko.
Adierazi zuenez, egun Araba Garapen Agentziak industria-lurzorua kudeatzen du, baina «herrialdean zehar dauden industrialdeetan bi milioi metro karratu daude erabili gabe». Gainera, industrian, «herrialdearen ekonomiaren zutabe garrantzitsuenetarikoa» izanda, azken bost urteotan «16.000 lanpostu desagerrarazi dira», eta krisiaren lehenengo bost urteotan ia mila enpresa itxi dira Araban.
Alde horretatik, industria arloak «berreskurapen prozesu sakon eta indartsua» behar duela uste du EH Bilduk. «Inbertsioen bidez, eredu zaharkitu batetik benetako beharretara egokituko den eredu kualifikatu, moderno eta jasangarri bateranzko trantsizioa egin behar dugu», azpimarratu zuen Kike Fdez. De Pinedok. Horretarako, Foru Aldundia bezalako instituzioen inplikazioa beharrezkoa dela gaineratu zuen.
Ohartarazi zuenez, nazioartean lehiatzeko soldaten murrizketan oinarriturik dagoen egungo eredua «erabat agortuta dago». Izan ere, «enpresa ugarik oraindik asko kutsatzen dute, beste asko ez dira jasangarriak, eta gutxi batzuk korporazio handien eta transnazionalen menpe daude». Era berean, enpresa txikiak eta kooperatibak beren artean «lehiatzen dira, jakin gabe elkar laguntzeko aukera dutela», jakinarazi zuen.
Gauzak hala, eredu honek «trantsizio fase bat» behar du, Arabako ehun industriala ekonomikoki eta sozialki bideragarria izan dadin lortzeko eta, bestetik, jasangarri egiteko. Horretarako, EH Bilduk Araba Garapen Agentziak agente aktibo bilakatu behar duela esan zuen. Besteak beste, desagertzeko arriskuan dauden enpresentzako talka-plana abian jarri beharko luke, aholkularitza foru bulego bat sortu beharko litzateke enpresa horientzat, eta krisian dauden ehunak birmoldatzeko bultzada eman beharko litzateke bulego honen bidez.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
