GARA
GASTEIZ

Adineko bi lagun erietxera eraman dituzte Gasteizen etxean sutea piztu ondoren

Gasteizko adineko bi pertsona ospitalean artatu zituzten atzo beren etxean sutea piztu eta kea arnastu eta gero, Segurtasun Sailak eta Arabako hiriburuko Udalak jakinarazi zutenez. Horietako bat Txagorritxuko erietxera eraman zuten eta bestea, berriz, Santiago ospitalera.

Iturri berberek azaldu zuten sutea 18.30 baino geroxeago sortu zela etxeko egongelan. Diego Martinez de Alava kaleko 8. zenbakian, Judimendi auzoan dago etxebizitza. Suhiltzaileek ordubete pasatxoan itzali zuten sua.