Inauteriak ardatz dituen liburua idatzi du Edu Zabalak

Edu Zabalak “Inauteriak, gizakia naturaren kontra” liburua aurkeztuko du gaur, 19.00etan, Bagera elkartearen egoitzan (Donostia). Ituren, Zubieta, Lantz, Altsasu eta Zuberoako maskaradak munduko beste birekin alderatu ditu egileak, dituzten hainbat elementu amankomun aztertuz.