San Jose Trikiti Jaialdia egingo da larunbatean Azpeitiko Soreasu antzokian
Azpeitiko Soreasu antzokian egingo da larunbatean San Jose eguneko Trikiti Jaialdia. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatuta, aurten, trikiti eta panderoarekin uztartuta bestelako musika-tresnak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hala nola, soinu handia, txistua, metalezko haize-instrumentuak, biolina, gitarra eta beste hainbat.
Larunbateko jaialdian ondorengo musikariak arituko dira: Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Imanol Urkizu; Huntza taldea; Haize-T taldea; Landatarrak; Ametsak Margotuz taldea; Juan Mari Beltran, Errege Belda eta Andoitz Antzizar; eta Koldo Iparragirre eta Igor Arostegi.
Sarrerak salgai daude Azpeitiko Pastorkua, Berdie eta Mendizabal tabernetan eta Azkoitiko Itxidro erretegian; trikitixa@trikitixa.net orrian eta 943-832828 telefonoan ere erreserba daitezke.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
