Bertsolari.eus, berritua
“Bertsolari” aldizkariaren webgunea berrituta dator 25. urteurrenean. Aukera ematen du edukiak unitateka irakurtzeko. Bestalde, aldizkariaren Facebook eta Twitter kotuak webgunean txertatu dira, eta edukiak sare sozialen bidez partekatzeko aukera ireki da.
«Aurreko atal batzuk hobetuta mantendu dira: aldizkariaren 101 zenbakiak jasotzen dituena, bilatzaile eta guzti; argitaratu dugun guztia eskaintzen duen denda… Eta atal berri gehiago ere badago: 3.000 argazkitik gora etiketatuta eta sailkatuta eskaintzen dituen Argazkitegia; bideoteka; bertsolaritzaren inguruan sarean mugitzen den guztia jasoko duen ‘Bertsolaritzaren hemeroteka’ atala…», diote aldizkariaren arduradunek.
Azkenik, bertsolaritzaren inguruko bi blog jarriko dira martxan: “Hamarreko handian” (Jon Martin, Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra…) eta “Zortziko txikian” (Koldo Gezuraga, Ane Zuazubizkar, Maialen Akizu…).

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
