Atzekoz aurrerakoa
Poeta andaluziar harena daukat gogoan, argibide: gaixo egotea baino okerragoa da mediku txarra izatea. Fusilatu egin zuten, mediku txarren aldekoek…
Azken egunotan munduan, urrunekoan eta hurrekoan ere, gertatua gertatu eta berriro pasatu zait esaldi hori burutik. Eta bertsolaritza bera gogora etorri ere bai. Bertsolari onen atzekoz aurrerakoa, hain zuzen. Gaia eman eta hara! burura lehena ahora azkena. Azkenean dago kolpea, helburua, eta horren bidean, trantsizioa trantsizio, gauzatzen doa bertsoa, helbidea, doinuz eta errimaz. Poto egitea zilegi da, ez bada bertso osoa potoz betetzen sikiera, baina helbideak egiten du helburua.
Eta nago ni horretantxe gaudela hango eta hemengo herritarrok gaixo, galdera-gai egokiak egiteko zailtasunez, eta, ondorioz, atzekoz aurrerako bidea gauzatzeko ezinaren parean. Hortaz, burua lehengo lepoan betikotua duten medikuen esku segitzen dugu, maiz, errezeta zaharretan.
Izan ere, galderak etorkizunean, hemen, hor eta han ere, nahiko genukeen eszenatokian jartzen gaitu, eta erreferente hori ezinbestekoa da gaurdanik egin behar ditugun urratsen bideragarri. Horren ezean, iraganetik datorren inertziak bultzatzen gaitu aurrerantz. Baina aurrera joateak ez du zertan ona izan, norabidea baita funtsa. Eta nola-bidea bera ere bai.
Galdera berriak behar ditugu, buru eta lepo berriak ere bai. Betiko erantzunek ekarri gaituzte hona, batzuk eta besteak, oposiziokoak eta oposiziokoen kontrakoak, denak, gauden tokira ekarri.
Betaurreko progresiboak behar ere, zooma eta angeluhandikoa, biak, erabiltzeko modukoak. Baina, beharbada, beldurra diegu galdera berrien zentzuzko erantzunei. Hain dugu maite ustezko erosotasuna! Erresistentzia utzi eta erresilientziari eutsi, horixe botika bestelakoa. Atzekoz aurrera bidean…

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
