Teknologia berriak kalera atera ditu Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeak
Erronken bidez irakasten duen Lanbide Heziketako ikastetxea da honakoa. Irakasleek ikasgeletan egiten dutena plazara eraman zuten, jendeak ezagut dezan eta gazteek euren eskaintzaren berri izan dezaten.

Andoaingo Zumea plazan jarritako karpa baten bidez teknologia berriak herriari gerturatu zizkioten La Salle Berrozpe ikastetxeko irakasleek, atzo arratsaldean prestatutako erakusketan.
3D inprimagailuak, droneak, material berriztagarriez egindako bizikleta bat, etxe domotikoa, eskanerrak, ikasleek berregindako kart bat... Andoaingo ikastetxean sortzen dituzten tresnetako batzuk besterik ez dira horiek. Erakusketaren helburua ikasturtean zehar ikasleek egiten dutena bizilagunei erakustea zen.
Jende dezente gerturatu zen LSB Makers izena duen azokara, Josema Fernandez zentroko elektronika irakaslearen arabera. Familia osoak bertaratu ziren jendearengan jakin-mina pizten asmatu zutelako, baina baita jende gaztea ere, beharbada datozen urteetan Lanbide Heziketa ziklo bateko ikasleak izango direnak.
«Jende gehien erakarri duena 3D inprimagailuak izan dira. Pertsonak eskaneatu eta euren bustoak inprimatu ditugu. Inprimagailuak guk sortzen ditugu, gero erabiltzeko. Adibidez, kart elektriko bat ere egin dute ikasleek eta bertan inpresora erabili dugu», azaldu zuen irakasleak. Kart horrek ere arrakasta izan zuen, normalean gasolina bidez ibiltzen direlako.
Hori fabrikatzeko, kart zahar bat hartu eta berregin egin zuten Mekanika eta Elektronika ikasleek, ikastetxe honek erronken bidez irakasteko duen metodologiari jarraituz. Bertaratutakoek banbuz eginiko bizikleta bat ere probatu ahal izan zuten. Karbono zuntzezko beste bat ere egin dute, irakasle batek Pirinioetan egiten den lasterketa batera eramango duena.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
