J.L.
sokatira

Gaztedi A taldeak eraman du 600ekoan Euskal Herriko txapela

Gaztedi A taldeak irabazi du 600eko Euskal Herriko Txapelketa. Bigarren jardunaldian lortutako garaipena erabakigarria izan da, aurrenekoa bezalaxe, azkenekoan ere berdinduta amaitu baitu Goiherri A taldearekin.

Ondorioz, Laukizkoek lortu dute txapela. Lehen jardunaldian berdinduta geratu ostean, bigarren saioan Gaztedik irabazi egin zuen, eta nahikoa zuen azkenekoan berdinketa, eta hori lortu zuen.

Goiherri B taldea sailkatu zen hirugarren. Azkeneko saioan ere hortxe amaitu zuen, eta podiumean sartzeko balio izan zion. Gaztedi B uste baino okerrago aritu zen amaierako jardunaldian, baina laugarren geratzeko balio izan zion.

Mutrikuk eskuratu zuen bosgarren postua, azkeneko jardunaldi ona egin arren. Seigarren geratu da Akelarre taldea, eta Gaztedi C taldeak itxi du sailkapena.

560koa bakarrik geratzen da Euskal Herriko Txapelketa amaitzeko, eta hor ere Gaztedi A eta Goiherri A izango dira faboritoak.