Historiako lehen txapelketa ofiziala jokamolderik zaharrenarentzat

Historikotzat jo daiteke bihar arratsaldean, 19.00etan, Oiartzungo plazan Gipuzkoa 1 eta Behe Nafarroak taldeek jokatuko duten bote luzeko partida, berau izango baita jokamolde honetan jokatuko den lehen partida ofiziala. Gure artean lehen pilota jokoa bote luzea izan bazen ere (VI. mendean jokatzen zen) 1720koa da dokumentaturik dagoen lehen desafioa –Hernanin izan zen Gipuzkoako eta Nafarroako pilotarien artean– bihar hasiko den Euskal Herriko txapelketa izango da antolatutako lehen lehiaketa ofiziala.
Bote luzea joko zuzenetan jokalmoderik antzinakoena da, eskuz jokatzen dena, 60 bat metroko esparruetan –normalean plaza irekiak–, eta helburu nagusia aurkariari eremua irabaztea da.
Euskal Herriko lehenengo txapelketa honetan sei talde arituko dira lehian: A multzoan, Gipuzkoa 1, Behe Nafarroa eta Lapurdi 2; eta B multzoan, Lapurdi 1, Lapurdi 3 eta Gipuzkoa 2. Talde bakoitzean bost pilotari izango dira eta partidak 11 jokotara izango dira, 70 minutuko iraupen mugarekin.
Ligaxka eran jokatuko da lehen fasea; hiru taldeak elkarren aurka arituko dira eta bi lehenak sailkatuko dira finalerdietarako. Finala irailaren hirugarren asteburuan izango da, baina oraindik ez dute lekua zehaztu.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
