GARA
DEBA

Tene Mujika Beka abian da, historia hurbila aztertzeko

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, Tene Mujika Bekaren XI. deialdia egin dute, 6.000 euroko diru laguntzarekin.

Euskal Herrian azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak...); lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea. Proiektuak, abenduaren 11ra arte bidal litezke helbide elektroniko honetara: artxiboa@deba.eus.