Zuhurtziarako bideak
Unibertsitate garaian, Iruñeko supermerkatu baten atzealdean egiten zuen asteko erosketa lagun batek. Ikasle izanik ez zuen diru askorik edukiko poltsikoetan eta zuen apurra beste zeregin batzuetarako erabili nahiko zuen noski, baina beharrak baino kontzientziak bultzatzen zuen supermerkatuak –eta gutako askok– zabortzat jotako haiek berreskuratu eta «elikagai» izaerara bueltatzera. Hari entzun nion lehen aldiz iraungitze-data eta elikagai bat ez-osasungarria izatea ez direla gauza bera.
Niri, atez atekoari esker konketa azpian dudan ontziak –gure amonak «txerrijanan ontziya» deitzen zion– erakutsi dit elikagaiekin zuhurragoa izaten. Orain sei urte gure etxean zuhurtasunez jokatzen genuela eta ontzi hartara fruta azalak, arrautza-oskolak eta ezer gutxi gehiago iritsiko zela sinetsita nengoen. Zaplazteko ederra izan zen ontzia nola betetzen zen ikustea. Zenbaitetan, zaplaztekoarekin batera pizten dira kontzientziak.
Poza hartu dut Change.org plataformako sinadura bilketa baten berri izan dudanean. Europan 80 milioi pertsona pobreziaren atariaren azpiko egoeran bizi diren artean supermerkatu bakoitzak gaueko batez beste 40 kilo elikagai botatzen ditu zaborretara eta, sinadura bilketa honen bidez, Europar Batzordeari eskatu nahi zaio legez arau dezala supermerkatuek saltzen ez dituzten produktuak haien banaketaz arduratuko diren gobernuz kanpoko erakundeei eman ahal izatea. Milioi bat sinadura behar dira, batzuek euren kabuz ikasten dutelako zuhurtziaz jokatzen, baina beste batzuek bultzadatxoak –eta zenbaitetan zaplaztekoak– behar izaten dituzte.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
