Lauko politika ez, Politika 4.0
Esaera zaharra gogoan, eta ditxosozko innobazioaren izenean hura gaurkora ekartzeko lizentzia hartuta, “hamaika aspertzeko dira!” esango nuke. Bai, kanpainaz nago; hastear den legegintzaldirako egun hauetako kanpainaz nago. Aspergarria egiten zait, pasatu beharreko aldia dela onartuta ere. Legegintzaldia izan daiteke datorren hori, edo, zeinek daki! Lagagintzaldia izan daiteke, pasokoa, beste behin ere.
Bai, konturatu naiz, azken hitz arraro hori idatzi dudanean gorriz azpimarratu dit ordenagailuaren euskara zuzentzaileak. Traste honek, berak ere, innobazio beharra duen seinale. Total, debateren bat izan da telebistan. Adi-adi egon behar izan dut zerbait berri ateratzeko. Hau kolpea, batzuetan isiluneak suertatzen dira adierazgarriagoak, hitzak atzean huts utzita.
Tira, botoen harira! Arrantzan dabiltza hemen apostolu guztiak, sekta batzuek euren kristoa beheko Estatutik ekarri behar izan badute ere. Gero, bueltan doazenean, gurutzea hemen uzten dute, gure kalbarioan. Amen. Ondo pentsatuta, zer dute beheko horiek hauteskundeez guri erakusteko? Hemen, ni kexu naiz horretaz, lau urteko politikaz ari dira alderdiak, formazioren batek haragoko proiekzio argia izan arren; baina beheko horiek aldiz, sei hilabeteko politikaz ari dira, errotondan irtenbidea topatu ezinik. It´s pain!
Faltan botatzen dut, egiatan, lau urtekako politika zaharrean innobatu eta Politika 4.0 bihurtu, behingoz. Bertsolariek lehendik ere erakutsia diguten Atzekoz Aurrerako politika, finean. Horixe bai innobazio jatorra, gero! Innobazioa ez dena da beti pototan, beti betegarritan, ibiltzea norabide argirik gabe. Errotonda 0.0. Eta Politika 4.0 hori 0 km-tan hasten da. Total, espaziorik gabe geratu naiz zure botoa eskatzeko! Hurrengoan izango.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
