LLARGUES

ITALIAKO SCALVAIA ETA BELGIUM YOUTH, LEHEN AURKARIAK

Oiartzungo Txost taldeak Italiako Scalvaiaren aurka ekingo dio Llargueseko Txapeldunen Ligari bihar, 12.00etan, Donostian (Sagues kanpoko kirol pistan). Berlikum holandarra eta Agost valentziarra ere multzo berean daude. Iparraldeko Larraulek Belgium Youth taldea izango du lehen aurkari ordu berean, Irunen (Ugalden). A. CANELLADA | ARP