Urteari agur, lasterka

Ohitura onei eutsiz, milaka euskaldunek agurtu zuten 2016a korrika eginez. Goizean edo arratsaldean, ibilbide luzexeagoan edo laburxeagoan, gutxi dira gaur egun beren San Silbestre lasterketa antolatzen ez duten herriak. Eta helburu nagusia jai giroan kirol apur bat egitea den arren, goi mailako korrikalariek ere uzten dute euren aztarna urtearen azkeneko egunean.
Horrela, eta proba entzutetsuenei begira jarrita, Gasteizkoa aipatu beharra dago, gizonezkoen lasterketan irabazlea Ivan Fernandez etxeko semea izan zelako. Maratoian buru-belarri sartuta dabilen arren, Fernandezek 17 minutu eta 53 segundoan bete zuen 6,5 kilometro eskas dituen ibilbidea. Emakumezkoetan, aldiz, Elena Loyo (20:57) izan zen irabazlea.
Hegoaldeko beste hiriburuei dagokienez, Gontzal Bilbao (25:40, 7’9 km) eta Eguzkiñe Azpiazu (31:03) gailendu ziren Bilbon, Errekaldeko San Silbestrean; Antonio Etxeberria (16:22, 5’5 km) eta Maitane Melero (18:38) Iruñean; Imanol Cruz (24:38, 8’2 km) eta Barbara Sanchez (28:34) Donostian.
Ikuskizun aparta, urte berriarekin urtarrilean eta otsailean helduko diren lasterketa eta kros famatuen aurretik.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
