Mario Soares Portugaleko presidente ohia hil da 92 urterekin
Portugaleko presidente ohi Mario Soares hil zen atzo Lisboan, 92 urterekin. Gurutze Gorriaren Lisboako ospitalean zegoen ingresatuta abenduaren 13tik. Egoera larrian eraman zuten erietxera eta hiru egun eman zituen konorterik gabe. Ondoren hobera egin zuen eta Zainketa Intentsiboko Unitatetik atera ere egin zuten abenduaren 23an. Aldiz, bi egun geroago bere osasun egoerak okerrera egin zuen bat-batean eta berriro eraman behar izan zuten Zainketa Intentsiboen Unitatera. Handik bi egunera «koma sakon» batean sartu zen, atzo arratsaldera bitarte.
Lanean duela gutxira arte
Mario Soares 1986 eta 1996 bitartean izan zen Portugaleko presidentea, eta, zalantzarik gabe, azken hamarkadotako herrialdeko pertsonaia politiko garrantzitsuenen artean zegoen. Diktadurarekin amaitu zuen Krabelinen Iraultzan ere partaidetza esanguratsua izan zuen.
Portugaleko Alderdi Sozialista sortu zuen Soaresek eta duela gutxira arte bere izena daraman fundazioan lanean aritu izan da. Horrez gain, liburu eta artikulu ugari argitaratu izan ditu bere herrialdearen egoeraren inguruan.
Mario Soares Portugaleko lehen ministro ere izan zen bi alditan, 1976 eta 1978 bitartean lehenik eta 1983 eta 1985 artean ondoren. 1986an, bera herrialdeko presidente zela sartu zen Portugal Europar Batasunean.
1999an, Europako Parlamentuko diputatu izendatu zuten Soares eta bertan aritu zen lanean 2004ra arte. Tarte horretan ganberako presidente izateko hauteskundeetan ere parte hartu zuen, baina Nicole Fontaine Alderdi Popularreko hautagai frantsesaren aurka galdu zuen.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
