Euskal Elkargoaren ez-konstituzionaltasuna baztertu du epaitegiak
Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota du hautetsi talde batek Euskal Elkargoaren kontra egin zuen lehentasunezko konstituzionaltasun galdera. Erakunde berriaren kontrako hautetsi taldeak ordezkaritzari dagokion helegitea jarri zuen, egitura Konstituzio frantsesaren aurkakoa dela erranez. Astearteko ebazpenak ibilbide judiziala guztiz itxi ez badu ere, 2017an abiatu den elkargoaren kontrako bidea bukatutzat eman daiteke.
Epailea lehentasun galdera atzera botatzeko Kontseilu Konstituzionalak hartutako ebazpen batean oinarritu da. Gai horren inguruan Borgoinako Grand Besançon hiriguneak ezarritako helegiteari ezezkoa eman zion.
Galderarekin batera aurkeztutako helegitearen gaineko epaiketa hilabete batzuk barru eginen da, baina konstituzionaltasunaren goi ganberak emandako ebazpenaren kontra agertzeko aukerak oso txikiak dira.
Euskal Elkargoaren eraketa Estatuaren egituraketa berrantolatu duen Notre legearen baitan egin da, eta galdera honek legearen konsti- tuzionaltasuna jartzen zuen zalantzan.
Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak eman zuen auzitegiaren ebazpenaren berri atzo Twitterren, eta bertan Euskal Elkargoa abian ezartzeko Ipar Euskal Herriko udalerrien bi herenek alde bozkatu zutela nabarmendu zuen.
Urtarrilaren 23an eginen den lehen herriarteko kontseiluan Etchegaray erakundeko presidente hautatua izanen dela aurreikusten da. Azken uneko ezusterik ezean, ez da posturako beste hautagairik izanen.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
