Iazko kulturgintzaren balantzea batu du «Jakin»-ek bere azken alean
Urtero egin ohi duen legez, urtean zehar kulturaren alorrean gertatutakoaren balantzea dakar Gai Nagusia sailean “Jakin”-en 2016ko azken zenbakiak, 217.ak. Balantze horretaz gain, Joan Mari Torrealdaik 2015eko euskal liburugintzari buruz egindako azterketa dakar.
Hamabi artikulugilek osatu dute 2016ko euskal kulturaren balantze hau. Garbiñe Ubedak eta Ignazio Aiestaranek arnas luzeagoko azterketak egin dituzte. Ondoren, datoz Iñigo Astiz, Miren Rubio, Alberto Barandiaran, Danele Sarriugarte, Garazi Ansa, Xabier Landabidea, Leire Palacios, Ane Zabala, Josu Goikoetxea eta Izibene Oñederraren idatziak. Aurten ere, iaz irekitako ildotik, “H28” aldizkari satirikoko zortzi marrazkilarik –Josevisky, Axpi, Exprai, Ogaxo, Adur, Asisko, Patxi Gallego eta Aritz Irigoien– biribildu dute urtearen balantzea artikulu grafiko banarekin.
Bestalde, “Jakin”-eko Liburuak sailean, Joan Mari Torrealdaik, aurreko 39 urteetan egindakoaren ildo berari jarraiki, 2015ean euskaraz argitaratutako liburuen azterketa egin du.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
