Sindikatuek lan «irregulartasunak» sumatu dituzte Azti-Tecnalian
ELA eta LABen esanetan, Azti Fundazioko Zuzendaritzak kategoria igoerak arautzen dituen akordio kolektiboko atal garrantzitsu batzuk «ez betetzea erabaki du». Diotenez, zuzendari nagusia aldatu zenetik «milagarren gatazka kolektiboa da hau». Hori dela eta, fundazioan erdietsitako akordioak betetzea eta erakundeko gatazkak amaitzea eskatzen dute. Aztik 2015ean Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria eskuratu zuen, nahiz eta gatazka ugari izan langileen artean. Alta, horrek ez ditu sindikatuak harritzen, saria ematen duen Euskaliteko zuzendaritzan Confebask dagoelako, «lan-eskubideen babesaren adierazgarri ez dena».

Sujets du jour
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

Culture
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Sujets du jour
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Sujets du jour