Poltsiko Antzerki Jaialdia abiatuko da ostegunean Donostian, 16 konpainiarekin
Hogeita seigarren urtez, poltsiko-antzerkiak hitzordua du Donostian otsailaren 2tik 19ra bitartean, 16 konpainia eta 32 ikuskizunekin, hiriko 26 agertokitan. Gainera, iaz izandako arrakastari jarraituz, itxiera festa antolatu da, antzezle zerrenda garrantzitsuarekin: Yogurinha Borova transformistarekin eta hainbat DJrekin.
Ikuskizun guztietarako sarrera doakoa izango da. Halaber, hizkuntzaren eta generoaren ikuspegitik oreka bat egon dadin ahalegin garrantzitsua egin jaialdiak.
Ekimen honen xede nagusia antzerkiaren aniztasuna helaraztea da, bai bere ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Horregatik, jaialdi honek bereizgarri du antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea, hala nola tabernetan, eta, gainera, mota desberdinetako obrak eskaini ohi ditu: antzerkia, clowna, umorea eta musika izango dira jaialdi honen osagai nagusiak. Saioak ostegunetik igandera egingo dira.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
