Nafarroan aurrematrikula D ereduan egiteko eskatu du Sortzen elkarteak
Nafarroan aurrematrikula D ereduan egiteko eskatzeko kanpaina jarri du martxan Sortzen elkarteak “Ongi etorri” lelopean.
Alde batetik, kanpaina orokorra abiatuko du Nafarroa osoan D ereduaren alde. «Gure komunitatearen hiru argazki hautatu ditugu euskarazko murgiltze eredua hautatu nahi dutenei ongietorria emateko. Basaburuko Oihanzabal eskolako hezkuntza komunitatea, Antsoaingo Ezkaba eskolakoa eta Caparrosoko eskolako D ereduko komunitatea agertuko dira aurtengo euskarrietan», azaldu zuten.
Honekin batera, kanpaina berezia egingo dute Nafarroako «eremu ez euskaldunean». Iaz, hiru eskolatan zabaldu zen D eredua zonalde honetan (Tafalla, Caparroso eta Lodosan) eta aurten hamalau ikastetxetan zabalduko da aukera hau.
Larunbatean hasi ziren Tafallako eskolan, guraso eta txikiei zuzendutako jolas tailerrarekin. Euskaraz Mintza programan lantzen diren zenbait jolasetan murgiltzeko aukera izan zuten. Gaur Zarrakaztelun eta hilaren 8an Erriberrin izango du jarraipena kanpaina honek.
Sortzenen kanpainak beste maila bat izango du Sakanan. «Kalitatea», «elkarbizitza», «euskara», «publikoa» eta «pedagogia berritzailea» gisako kontzeptuak erabiliko dituzte eta euskarrietan Anabel Arraiza aktorea eta Floren Nazabal aizkolaria azalduko dira, besteak beste.
NIZEk ere
Nafarroako D ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako 60ren bat ikastetxe publikotako zuzendariak biltzen dituen NIZE elkarteak ere aurrematrikularako kanpaina martxan jarri du. Bertan, D ereduan ikasi zuten profesionalen testigantzak aurkeztu dituzte.
«D eredua eredu fidagarri eta eraginkorra da, eta gure ikasleak gutxienez hiru hizkuntzetan trebatzen dira, Nafarroako bi ofizialetan eta atzerriko batean. Murgiltze ereduan erreferenteak gara», azaldu zuen NIZE elkarteak.
Horrekin batera, D ereduak ingurune hurbilean integrazioa eta bertako kulturaren ezagutza bermatzen dituela gaineratu zuen NIZEk.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
