PuntuEus fundazioaren erronken artean dago Euskal Herriko hirugarren domeinu bilakatzea
Duela hamar urte sortu zen PuntuEus proiektua eta honen lorpen handiena 2013an domeinua onartzea izan zen. Ordutik 6.300 erabiltzaile baino gehiagok eman dute izena. Patronatu berria osatu dute orain, eta 2020ra begira jarri dira erronka berriak zehaztuz.

PuntuEus elkarteak domeinua Euskal Herriko hirugarren erabiliena izatea du helburu hasi berri duen etapa honetan. Patronatua berritzearekin batera, lehendakari berria hautatu dute eta 2020ra arteko erronkak finkatu dituzte.
Duela hamar urte sortu zen PuntuEus proiektua, eta ordutik izan duen lorpenik handiena 2013an gertatu zen, .eus domeinua onartu zenean. Domeinua egonkortu eta bideragarri egin da, eta jada 6.300 domeinu izen baino gehiago erregistratu dituzte erabiltzaileek.
Aro berriari begira, patronatua berritu egin dute eta orain Kontseiluak, Euskal Idazleen Elkarteak, EKEk, ESLEk, Euskaltelek, Euskaltzaindiak, EHUk, EITB eta PuntuEus elkarteak osatzen dute. Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohia izendatu dute PuntuEus Fundazioaren lehendakari, Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartzeko.
Erabiltzaileentzat merkeago
2020ra begira Plan Estrategikoa aurkeztu zuten atzo, eta aurrera begirako erronkak azaldu zituzten. Xede nagusia ingurune digitalean euskararen erabilera indartzea da, «lehen mailako hizkuntza» izatea lortzeko. Era berean, .eus domeinua Euskal Herriko hirugarren domeinurik garrantzitsuena izatea nahi dute. Bestalde, komunitatea handitzeko helburua dute.
Gero eta erabiltzaile gehiagok .eus domeinuaren aldeko apustua egiten duenez, honen prezioa jaitsi ahal izan dutela azaldu zuen Josu Waliñok, PuntuEus fundazioko zuzendariak. Izan ere, orain arte 50 euro balio zuen izena emateak, baina 6.000 erabiltzaileen langa pasatuta, erregistroa 29 euroan eta berritzea 35 euroan eskaini ahal izango dute aurrerantzean.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
