Landak irekiko du «Elkarrekin bizitzen ikasi» programaren denboraldia
Dibertsitate funtzionala, arrazakeria, indarkeria matxista eta euskal gatazka izango dira “Elkarrekin bizitzen ikasi” programaren denboraldi berriko gai nagusiak. Gasteizko Udalak atzo iragarri zuenez, bihar hasiko da denboraldia EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako zuzendari Jon Mirena Landak emango duen “Arrazismoaren aurkako borroka penala” hitzaldiarekin. San Martineko udal bulegoen eraikineko ekitaldi aretoan izango da, 19.00etan.
Prentsaurreko batean Nerea Melgosa zinegotziak eta Juan Ibarrondo programaren koordinatzaileak azaldu zutenez, Landak modu ulergarrian eta teknizismorik gabe aztertuko du zein tresna penal dauden arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko, tresna horiek egokiak eta eraginkorrak ote diren eta horien benetako aplikazioa aztertuko du.
Hurrengo ostiralean, otsailak 17, “Arenas de silencio” dokumentala ikusi ahalko dute herritarrek. Ondoren, solasaldia izango da Chelo Alvarez-Stehle zuzendariarekin. Filmaren ardatza emakumeen salerosketa da, eta bortizkeria matxistaren baitan kokatzen da gaia.
«Kontakizunak»
Martxoan, Irantzu Lekuek instalazio artistiko bat burutuko du. “Sentitu” izenburua du eta dibertsitate funtzionala du gaitzat. Apirilean, berriz, “Kontakizunak” izeneko hitzaldi-solasaldia izango da “Elkarrekin bizitzen ikasi” programaren barruko jarduera nagusia. Ibarrondok esan zuenez, Bernardo Atxaga, Lourdes Oñederra eta Antonio Altarriba idazleek euskal gatazkaren gaineko oroimen ariketa egingo dute, adierazpen literarioaren ikuspuntutik.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
