Xabier Maia nagusitu da Uharten jokatutako final laurdenean
Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatu zen atzo Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final laurdena. Bertan aritu ziren Sarai Robles, Irati Majuelo, Eneko Fernandez, Oskar Sanz de Acedo, Xabier Maia eta Ander Fuentes Itturri. Xabier Maiak lortu zituen puntu gehien, 308,5, eta, horrenbestez, martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu zuen. Haren atzetik sailkatu ziren Eneko Fernandez (298,5), Ander Fuentes Itturri (290,5), Irati Majuelo (268), Sarai Robles (266,5) eta Oskar Sanz de Acedo (255,5).
Osatuta geratu da beraz finalaurrekoetara pasa direnen zerrenda. Hamazortzi dira orotara: Julio Soto, Xabier Terreros, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Xabier Maia, Eneko Lazkoz, Iñigo Olaetxea, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Saioa Alkaiza, Ander Fuentes Itturri, Kotte Plaza, Josu Sanjurjo, Patxi Castillo, Oier Lakuntza, Mikel Lasarte eta Alazne Untxalo. Hurrengo saioa, martxoaren 18an, Berako kultur etxean (17.30).

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
