Angel Berrueta gogoan dutela erakutsi dute Donibaneko auzokideek

Hil zutenetik hamahiru urte pasatu direnean, Angel Berrueta gogoan dutela frogatu zuten atzo beste behin ere Iruñeko Donibane auzoko biztanleek. Eta Angel bakarrik ez, Iruñean gertatutakoa salatzeko protesta batean Hernanin hil zuten Kontxi Sanchiz ere ez dute ahaztu.
Hamahiru urte horietan Berruetaren oroimena aldatu ez bada ere, beste gauza batzuk aldatu egin direla nabarmendu zuten ekitaldian. Adibide bezala aipatu zuten auzotarren konpromisoari esker Berruetaren plaka jartzea eta Iruñeko Udalak motibazio politikoko biktimatzat onartzea lortu dutela. Atzo ere, Donibaneko auzokideekin batera, omenaldian izan zen Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez.
Donibaneko herri mugimenduko kide batek auzoak Berrueta gogoratzen duela nabarmendu zuen, eta hildako okinak egiten zuen bezala «auzo hobe baten alde borrokatu behar dela» gaineratu zuen.
Gurasoak taldeko kide batek gaur egun egia, aitortza eta erreparazioaren alde borrokatzen jarraitu behar dela azpimarratu zuen. Horrekin batera, ozen salatu zuen joan den asteburuan sakabanaketak eragindako beste istripu bat izan dela. Hala ere, urte hauetan aurrepausoak ere izan direla erantsi zuen, esate baterako, Eroritakoen Monumentuan faxisten hilobi eta gorpuzkiak erretiratu izana.
Angelen alabak, Aitziber Berruetak, hitza hartu eta adierazi zuen oso garrantzitsua izan dela eskuin muturrak eta poliziek eragindako biktimak gogoratzeko Nafarroako erakundeek egin berri duten ekitaldia. «Angel motibazio politikoengatik hil zutela onartu dute», gaineratu zuen okinaren alabak.
Urte luze eta gogor hauetan Donibaneko auzokideen partetik etengabe jaso duten sostengua eta babesa eskertu zuen Aitziber Berruetak.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
