Ez eme...
Bizimodu hobe baten bila koioteen laguntzaz Mexiko eta AEBen arteko muga zeharkatzen dutenen faltak etxekoengan duen eragina azaltzen duen Reyna Granderen “Across a Hundred Mountains” (2006, Hamaika menditan zehar) nobelaren gainean idatzi behar zuten ikasleek. Seihileko osoa generaman immigrazioaren inguruan denetariko arloetatik idatzitako artikuluak zein fikziozko lanak aztertzen. Hitz eginda geunden arrazak, etniak, klaseak, generoak etorkinaren esperientzian izan dezaketen eraginaz. Granderen liburuak gai horiek jorratzen ditu, generoaren kontuari arreta eskainiz. Aita, senar, semeek atzerrira jotzean, etxean geratzen diren emakumeek aurre egin behar dioten errealitate gordina. Gutxitan aipatzen den gaia.
Ikasle guztiek argi zuten nondik heldu nahi zioten azterketari, batek izan ezik. Esan zigun “ulertzen” zuela zein zen nobelaren argudio nagusia, baina nola bera ez den “eme” (female ingelesez) zaila zitzaiola “emeen” arazoak bere egitea, gizon den aldetik, ez balira bezala. Idatzi zuen saioan ere hala aipatu zuen, eta nola “emeak” indartzea gizonak ahultzea ekar dezakeen neurri batean.
Diskurtsoa ezaguna zitzaidan; seihilekoro ez bada urtero aipatzen du norbaitek klasean. “Eme” hitzaren erabilera, ordea, ukabilkada baten modukoa zen. Ez zen hitz hori erabiltzen bakarra; beste ikaskide batzuek ere, mutilek zein neskek, bere egina zuten “neutralago” iruditzen zitzaielako.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
