Mikel Larrañaga eta Juanjo Lopez hurrengo kanporaketan izango dira
Lopez eta Larrañaga Urrezko Aizkorako hurrengo saiora pasatu dira. Lana honako hau izan zen. Hasteko 45 ontzakoa erlojuz kontra ebakitzea. Ondoren, tamaina bereko enborra zutik jarrita ebaki behar izan zuten. Hirugarrengoan 60 ontzakoa izan zuten aurrean, eta, azkenik, iraupen proban, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu zituzten.
Lopezek Mujika hartu zuen mendean, eta proba guztiak irabazi zizkion. Erlojuz kontrakoan minutu eta 10 segundo pasa egin zituen nafarrak, eta minutu erdia kendu zion aurkariari. Zutikakoan, Lezaungoak minutu eta 16 segundo behar izan zituen, eta 59 segundo gehiago Ibarrakoak. 60 ontzakoarekin 3 minutu eta 28 segundo behar izan zituen Lopezek eta 4 minutu eta 16 segundo Mujikak. Iraupen proba 14 minutu eta 20 segundoan burutu zuen nafarrak, eta minutu bat eta 3 segundo gehiago behar izan zituen gipuzkoarrak. Denera, 20 minutu eta 14 segundo behar izan zituen Lopezek eta 23 minutu eta 34 segundo Mujikak.
Larrañagak Patxi Mindegia menderatu zuen, nahiz eta azken honek lan motz guztiak aurretik ebaki. Erlojuz kontrakoa minutu eta 6 segundoan moztu zuen Patxik, hiru segundoko aldea ateraz. Zutikakoa, minutu eta 51 segundoan bota zuen, eta beste 20 segundo kendu zizkion aurkariari. 60 ontzakoa 3 minutu eta 4 segundoan amaitu zuen, 11 segundoko tartea eginez. Baina iraupen proban Larrañagak irabazi eta erabaki egin zuen. Azpeitiarrak 11 minutu eta 16 segundoan egin zuen, eta Mindegiak 15 minutu eta 39 segundoan. Denera, 17 minutu eta 51 segundo pasa zituen Larrañagak eta 21 minutu eta 40 segundo Mindegiak.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
