Ariztegik eta Etxegaraik irabazi dituzte Euskal Herriko txapelak
Maika Ariztegi eta Fernando Etxegarai izan ziren atzo Euskal Herriko lokotx-biltzeko txapela jantzi zuten bi kirolariak. Aurrenekoak, emakumezkoetan lortu zuen saria, eta bigarrenak, mutiletan. Biak ere nafarrak dira, izan ere bi mailetan Nafarroak, Bizkaiak eta Arabak baino ez zuten izan ordezkaririk, gainerako herrialdeetako inork ez baitzuen izenik eman.
Maika Ariztegik, 7 minutu eta 36 segundo behar izan zituen lan guztiak burutu ahal izateko. Atzetik, Onaindia (8.02), Arruti (8.11), Etxebarria (8.13) eta Frutos (8.31), sailkatu ziren. Mutiletan Fernando Etxegaraik 6 minutu eta 26 segundo behar izan zituen bere lan guztiak burutzeko. Atzetik, Martin (6.48), Lasaga (6.51), Ruiz (7.05), Gomez (7.07) eta Lopez (7.33) sailkatu ziren.
Kirolari bakoitzak 1,25 metrora eta bi lerrotan jarritako 50 lokotx batu behar zituen. Larrabetzuko final honetan jendeak erantzun zuen lehiaketa ikusgarri hau ikustera joanda, eta ikusitako markak onak izan ziren.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
