Larraldek aurreneko helburua lortu du eta ligaxkan izango da
Ez zen ezusterik izan eta Larraldek lortu zuen finalerdietako ligaxka jokatzeko txartela, Paxkal Ezkurrari 40 eta 21 irabazita. Markagailuak erakusten duen bezalaxe, jokoan ere aldea nabarmena egon zen.
Larralde kolpe handia hartuta zetorren partida honetara, Superprestigioko finalerdietan ezustean kalera joan baitzen Ospitalen aurka, eta ez zuen beste ezusterik nahi. Aurrean Paxkal Ezkurra zeukan. Urruñarra ez da txapelak lortuz eta finalak jokatuz ibili zen hura, urteek ez baitute barkatzen, baina oraindik kalitatea sobera dauka, eta aukerak emanez gero, ez du barkatzen.
Larraldek ez zuen beste sustorik nahi eta hasieratik hartu zuen aurrea. Markagailuan aldeak ateratzen joan zen, eta amaieran garaipen erosoa lortu zuen, hurrengo fasean izateko txartela lortuz. Finalerdietako ligaxka horretan zuzenean sartuta daude Ducassou eta Ospital, eta laugarren pilotaria gaur ezagutuko da.
Hain zuzen, Donibane Garazin jokatuko dute Ximun Lanbertek eta Bixintxo Bilbaok. Azken hau da irabazteko faboritoa, baina kontuz ibili beharko du Lanbertekin, sekulako maila emanez ari baita eta aurreko kanporaketan ezustean menderatu eta kaleratu zuen Gixandut. Bilbaok ere ez zuen eman itxura ona Superprestigioan, eta orduko jarduna hobetu beharko du Lanberti irabazteko.
Jaialdia 16.00etan hasiko da eta aurreneko partida Bigarren Mailakoa izango da; horretan Luku eta Laurent Lanbert neurtuko dira. Azken hau izango da faboritoa. Halere, beti ez dute faboritoek irabazten, Arrangoitzen Agirre faborito garbia izan arren, Iturbek 40 eta 38 irabazi baitzion.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
