Musikaren nekeak
Euskaldunok Euskal Herriaren arazo sozialak eta politikoak ulertzeko saioak egiten ditugu, gure hurbileko historia sozialak utzi diguna argitzearren. Ikusitakotik ikasiko dugu. Hainbat borroka berreskura ditzakegu, eta memoria lagungarri lekiguke atzera begiratzeak aurrerako urratsetara eramango bagintu. Modu horretan zentzuaren aztarnak berriro ikertu, eta jakingo dugu non egin dugun estropezu. Dena den, ekimen sozialak eta borroken bilakaerak gure herriaren defentsarekin ere kudeatzen dira. Bestela, zer gara (izango gara) Euskal Herririk gabeko euskaldunok?
Josu Larrinaga soziologoak gehienetan berbaldi mamitsuak izateko aukera ematen digu. Ikerketa soziologikoa ez da estatistika batuketa xume batera laburtzen; nekearen aitortza gutxitan entzungo dugu ezkerreko politikarien ahoan. Baina nekea gainean dugu azken urte luzeetan.
Askotan ez gara geure burua animatzeko gai ere eta nekearen oinarriak badu bere zama Euskal Herrian eraman diren estrategia politikoekin. Berriro ere, askotan esan ziguten sasi iraultza heltzear zela, sinetsi genuen eta besoak gurutzatu genituen inertziaz. Ibarrako Neke Politikoa taldeak punka eta hardcore melodikoa nahasten ditu, agian ikusi zuen aldarte hori eta, hala eta guztiz ere, soinu primitiboarekin ukabila oraindik estutu daitekeela erakutsi ziguten 2014ko disko digitalean. Hirukoak agertzen du non dituen musika sustraiak, besteak beste, Black Flag, No Fun At All eta NOFX. «Herriko egoerari buelta ematera irtengo gara behingoz kalera».

El problema no son solo las formas, sino un fondo sin garantías desde 1979

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco
