Finalerdietarako txartela poltsikoan dute Elezkano II.ak eta Rezustak
ELEZKANO II.A-REZUSTA 22
ALTUNA III.A-MARTIJA 12
Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak poltsikoan dute finalerdietarako txartela, ostiral gauean Jokin Altuna eta Julen Martijari 22-12 irabazi eta zortzigarren garaipena –seigarrena segidan– lortu ostean. Sailkapeneko bi bikote onenen arteko deman ez zen espero zen parekotasunik izan, eta gorriak argi nagusitu ziren Urdulizen. Hori bai, partidaren hasiera ikusgarria izan zen. Erritmo ikaragarrian jokatu ziren aurreneko tantoak eta markagailua nahiko berdinduta mantendu zen 6-7kora arte. Rezusta eta Martija egurrean atzean, eta Elezkano eta Altuna elkarri tantoa sartu nahian aurrean. Hortik aurrera, ordea, Rezusta nabarmen nagusitu zen atzean eta Elezkanok kolore guztietako erremateak amaitu zituen, 16 guztira. Eta adi, Altuna-Martijak oraindik lanean segitu beharko dutelako.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
